Dantzaz eta kantuz ondu dute jaialdia

Txintxarri Aldizkaria 2025ko uzt. 11a, 15:15

Ttakun Kultur Elkarteko Udako Txokoek martxan dihardute, eta horren adibide izan da ostiral goizean haurrek egindako jaialdia, Okendo Plazan. 

HH3ko eta 4ko haurrak izan dira protagonista. Pirritx, Porrotx eta Marimototsen kantutegia oinarri hartuta, lehenik eta behin, Riki Riki kantuarekin batera dantzan aritu dira. Segidan, Pirata alferrak eta Han zeuden abestien txanda izan da.

Talde oro apropos jantzita plazaratu da; bainurako, abordairako edota kokodrilo artean izateko prest, hain zuzen.

Jaialdiarekin amaitzeko, begiraleek ere dantza egin dute.