Hilabete hasieratik denboraren makinaren gaia lantzen ari dira udako txokoetako HH5 eta LH2 maila arteko gaztetxoak. Asteotan egin dutena erakutsi dute gaur, jaialdi ikusgarri bat eginda Manuel Lekuona Kultur Etxeko auditorioan: estralurtarrak, piratak, erregeak zein erreginak eta hippyak igo dira oholtza gainera. Ondoren, begiraleek sorpresa ederra eman diete haurrei, propio prestatutako koreografia erakutsita. Amaitzeko, partaide guztiak batu dira taula gainean eta 'Epo i tai tai e' abestu eta dantzatu dute ikuskizunera bertaratu diren gurasoen aurrean.
uzt 18, 17:33 Euskara