Hiru urte eta gero, bueltan dira Sasoetako jaiak. Hiru eguneko egitaraua prestatu du Sasoeta Sasoian elkarteak. Kanal honetan jasoko ditugu argazki, bideo, albiste, agendako hitzordu eta bestelakoak.
Festa gogoa asebete dute Sasoetan

Txintxarri Aldizkaria 2022 urr 03 Gizartea

Hiru urte itxaron behar izan dute Sasoetako bizilagunek auzoko festak berriro bizi ahal izateko. Zain egondako denbora, ordea, erraz ahaztu dute eta gogotsu ospatu dute berreskuratutako aukera. Sasoeta Sasoian elkarteko kideek egitarau zabala prestatu dute ostiraletik igandera giro onean gozatzeko.