Azken trakarekin hurrengo urtera arte esan diete jaiei

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urr. 2a, 19:44

Jarduera gutxi izan badira ere, festa giroari eutsi diote Andatza plazan. Patata tortilla lehiaketa oso parte hartzailea izan da, hogeita biren artean erabaki behar izan baitute epaileek. Ardura izan duen hirukotea Aitona kafetegiko Borja Cerda,  Alcar Leihoak-eko Ana Laureano eta Extremadura Etxeko Angel Barrera izan dira. Sarituak, berriz, lehenengotik hirugarrenera, Patricia Gomez, Oier eta Axel, eta Borja Quintana. Arratsaldean, haur danborra egin dute leku berean. Marbell ileapaindegiak babestu du, eta bertako Mari Mar Palaciosek Sasoetako bizilagun elkarteko bandera mugitu du martxa batean, eszenariora igota. Amaieran, parte hartu dutenei opari bana eman die. Atseden labur baten ondoren, errifen zozketa egin dute. Ez dakite nortzuk izan diren urdaiazpikoaren, txorizoen eta gaztaren irabazleak, 59 eta 94 zenbakidun txartelen jabeak ez baitzeuden plazan. Ez  badituzte datozen egunetan erreklamatzen, berriro zozkatuko dituztela jakinarazi dute. Jarraian, traka eta azken suziriekin datorren urtera arte esan diete Sasoetako bizilagunek festei. 

Erlazionatuak

Haur danborrada Andatza plazan

Txintxarri Aldizkaria 2022 urr 02 Gizartea

Sasoetako jaien amaierako traka

Txintxarri Aldizkaria 2022 urr 02 Gizartea