Festa piztu dute Sasoetan

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urr. 1a, 09:50

Hiru urte geroago, bueltan dira Sasoetako jaiak. Seigarrenez, Sasoeta Sasoian elkarteko kideek egitarau zabala prestatu dute adin guztietako bizilagunak kontuan izanda. Pregoia, txupinazoa eta omenaldi hunkigarriaren ondoren, euriak agerraldia egin zuen atzo arratsaldean, baina ez zituen gelditu; eta ekimen guztiei eutsi zieten. Gaurko jarduera zerrenda ez da laburra…

  • 11:30ean, tailerrak eta aurpegia margotzeko saioak Dulce Tentacion dendaren alboan, Jaizkibel plazan.
  • 11:30ean, futbolin txapelketa Jaizkibel plazan; gurasoak seme-alaben aurka.
  • 13:00etan, LOZET elkartearen buruhandiak auzoan barrena ibiliko dira.
  • 14:30ean, bazkari herrikoia, Jaizkibel plazan. Txartelak Bagri liburudendan eros daitezke, 10 eurotan.
  • 16:00etan, mus txapelketa Mostatxo tabernan.
  • 16:00etan, igela txapelketa Txindoki tabernan.
  • 16:00etan, xake txapelketa Andatza plazan.
  • 16:30ean, zunba saioa Andatza plazan, Saito gimnasioaren eskutik.
  • 18:00etan, Sasoeta Sasoian elkarteak jarriko duen txosnan pintxo potea (Andatza plaza).
  • 18:30ean, tanborrada eta txaranga. Andatza plazatik aterako dira.
  • 23:30ean, zezensuzkoa, Andatzan.
  • 00:00etan, DJ Nemux Remember, Andatzan.
Erlazionatuak

Sasoetako Jaien hasierako pregoia

Txintxarri Aldizkaria 2022 ira 30 Gizartea