Hilabete amaieran itzuliko dira Sasoetako jaiak

Txintxarri Aldizkaria 2022ko ira. 20a, 15:24

Jarduera ikusgarrienetako bat larunbat arratsaldeko danborrada izango da.

Sasoeta Sasoian elkarteak auzoko jaien egitarauaren berri eman du. Hilaren 30ean hasiko dira festak, ostiralarekin, eta igandera arte luzatu. Ospakizun hauek ere hiru urte eta gero itzuliko dira Lasarte-Oriara; ohiko ekimen bakar bat ere ez da falta programan.

EGITARAUA

Ostirala 30

  • 18:00etan, txupinazoa eta pregoia, Andatza plazan.
  • 18:00etan, kirol jarduerak Uzturre plazan, LH 3 eta DBH 3 mailen arteko gaztetxoentzat.
  • 19:00etan, Ostirintxo pintxo potea, taberna hauetan: Txoko, Mostatxo, Jaizkibel, Peña, Txindoki, Santxo eta 2KN.
  • 19:00etan, minidiskoa Andatza plazan.
  • 20:00etan, txokolate jana, Aitonak okindegiaren eskutik, Andatzan.
  • 20:30ean, zuzeneko musika emanaldia, Andatzan.
  • 23:30ean, zezensuzkoa, Andatzan.
  • 00:00etan, DJ Nemux, Andatzan.

Larunbata 1

  • 11:30ean, tailerrak eta aurpegia margotzeko saioak Dulce Tentacion dendaren alboan, Jaizkibel plazan.
  • 11:30ean, futbolin txapelketa Jaizkibel plazan; gurasoak seme-alaben aurka.
  • 13:00etan, LOZET elkartearen buruhandiak auzoan barrena ibiliko dira.
  • 14:30ean, bazkari herrikoia, Jaizkibel plazan. Txartelak Bagri liburudendan eros daitezke, 10 eurotan.
  • 16:00etan, mus txapelketa Mostatxo tabernan.
  • 16:00etan, igela txapelketa Txindoki tabernan.
  • 16:00etan, xake txapelketa Andatza plazan.
  • 16:30ean, zunba saioa Andatza plazan, Saito gimnasioaren eskutik.
  • 18:00etan, Sasoeta Sasoian elkartearen egoitzan pintxo potea (Andatza plaza).
  • 18:30ean, tanborrada eta txaranga. Andatza plazatik aterako dira.
  • 23:30ean, zezensuzkoa, Andatzan.
  • 00:00etan, DJ Nemux Remember, Andatzan.

Igandea 2

  • 11:00etan, puzgarriak, Andatza plazan.
  • 11:00etan, Laser Tag Andatza plazan.
  • 12:30ean, patata tortilla txapelketa Andatza plazan. Jakiak 11:00etatik 12:30era entregatu beharko dira.
  • 13:00etan, LOZET elkartearen buruhandiak auzoan barrena ibiliko dira.
  • 16:00etan, haurren danborrada, Andatza plazan.
  • 17:00etan, errifen zozketak, Andatzan.
  • 17:30ean, amaierako traka.

Esan bezala, Sasoeta Sasoian auzo elkarteak antolatu ditu festak, Lasarte-Oriako Udalaren laguntzarekin. Harremanetarako: aa.vv.sasoeta@gmail.com helbide elektronikoa, 644 59 25 69 telefono zenbakia edo Facebook orrialdea.