Haurrak nagusi, auzoko jaien bigarren egunean

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urr. 2a, 09:00

Aspertzeko aukera gutxi izan dute larunbatean Sasoeta inguruan ibili diren haurrek. Aurpegia margotu, eskulanak egin, futbolinean jokatu eta buruhandiengandik ihesi korrika aritu dira, besteak beste. Herri bazkarian 140 lagunentzako paella banatu dute eta indarrak hartuta, arratsaldeko txanpari eutsi diote bizilagunek. Hitzordu nagusia helduen danborrada izan da. Gaur amaituko dituzte festak, baina oraindik bada zer egin.

GAURKO EGITARAUA, URRIAK 2

  • 11:00etan, puzgarriak, Andatza plazan.
  • 11:00etan, Laser Tag jokoa Tximistarreta parkean. 16 haurrek parte hartu ahalko dute batera.
  • 12:30ean, patata tortilla txapelketa Andatza plazan. Jakiak 11:00etatik 12:30era entregatu beharko dira.
  • 13:00etan, LOZET elkartearen buruhandiak auzoan barrena ibiliko dira.
  • 16:00etan, haurren danborrada, Andatza plazan.
  • 17:00etan, errifen zozketak, Andatzan.
  • 17:30ean, amaierako traka.
Erlazionatuak

Helduen danborrada Andatza plazatik abiatzen

Txintxarri Aldizkaria 2022 urr 01 Gizartea