Asteazkena, maiatzak 14

17:00
18:30

Azken festa

Okendo plaza (eguraldi txarra egiten badu, Oriarte Landaberriko patioa), Lasarte-Oria | Jaia

Ikasturte honetan GurasoLeku egitasmoan parte hartu dutenek elkar agurtzeko azken ospakizuna aurrera eramango dute.

Azken festa Okendo plaza (eguraldi txarra egiten badu, Oriarte Landaberriko patioa)

Ikasturte honetan GurasoLeku egitasmoan parte hartu dutenek elkar agurtzeko azken ospakizuna aurrera eramango dute.

17:00
20:00

Olioaren banaketa

Ttakunenea, Lasarte-Oria | Banaketa

'Eskutik eskura' kanpainarekin bat egin duten lasarteoriatarrek gaur eta bihar jaso ahalko dituzte eskatutako olio botila edota kutxak Ttakunenea elkartean (Iñigo de Loiola, 6), 17:00etatik 20:00etara.  "Komunitateak zabaltzen eta indartzen jarraitzen du, ondorioz, inoizko produktu gehien banatuko ditugu!", nabarmendu dute zeregin horretan aritzen diren Lasarte-Oriako Errigora taldeko boluntarioek.

Olioaren banaketa Ttakunenea

19:30
21:20

Opera digitala: 'Los cuentos de Hoffmann'

Manuel Lekuona Kultur Etxea, Lasarte-Oria | Ikuskizuna

Hilabetero legez, udalak eta Danok Kide elkarteak emanaldi digital bat aurrera eramango dute opera eta balleta ikusarazteko zikloaren barruan. Gauzak horrela, Los cuentos de Hoffmann proiektatuko dute, Jacques Offenbach konpositore alemaniarrarena. Sarrerek 7,5 eta 9 euro artean balio dute; aurrez erosiz gero ala emanaldiaren egunean bertan.

Opera digitala: 'Los cuentos de Hoffmann' Manuel Lekuona Kultur Etxea

Hilabetero legez, udalak eta Danok Kide elkarteak emanaldi digital bat aurrera eramango dute opera eta balleta ikusarazteko zikloaren barruan. Gauzak horrela, Los cuentos de Hoffmann proiektatuko dute, Jacques Offenbach konpositore alemaniarrarena. Sarrerek 7,5 eta 9 euro artean balio dute; aurrez erosiz gero ala emanaldiaren egunean bertan.

08:00

Literatur lehiaketetan parte hartzea

Manuel Lekuona Kultur Etxea, Lasarte-Oria | Literatura

Helduen nahiz haurren sariketak martxan jarri ditu Lasarte-Oriako Udalak, urtero bezala, "euskarazko eta gaztelaniazko literatura sorkuntza bultzatzeko", Kultura zinegotzi Ainara Elicecheak jakinarazi duenez. Lanak aurkezteko maiatzaren 16ra arte izango dute idazleek. Helduen lehiaketa 34. aldiz aurrera eramango dute, eta gaztetxoena, 37. aldiz. Elicecheak nabarmendu du "talentu berriak aurkitzeko" ez ezik, ekimenak baliagarriak direla "euskararen eta literaturaren erabilera bultzatzeko". Idazlanek bete beharreko baldintzei buruzko eta sariketei buruzko informazio guztia oinarrietan eskura dezakete herritarrek, baina zinegotziak zenbait xehetasun aurreratu ditu. Obrek originalak eta aurretik inon argitaratu gabeak izan beharko dute eta izengoiti bat erabili beharko dute egileek aurkezterakoan, norberaren datu pertsonalen orria lan horri aparte atxikita. Epaimahaiko kideek urrian deliberatuko dute eta sariak azaroaren 22an banatuko dituzte, kultur etxeko hitzaldi aretoan.

Literatur lehiaketetan parte hartzea Manuel Lekuona Kultur Etxea

Helduen nahiz haurren sariketak martxan jarri ditu Lasarte-Oriako Udalak, urtero bezala, "euskarazko eta gaztelaniazko literatura sorkuntza bultzatzeko", Kultura zinegotzi Ainara Elicecheak jakinarazi duenez. Lanak aurkezteko maiatzaren 16ra arte izango dute idazleek.

Helduen lehiaketa 34. aldiz aurrera eramango dute, eta gaztetxoena, 37. aldiz. Elicecheak nabarmendu du "talentu berriak aurkitzeko" ez ezik, ekimenak baliagarriak direla "euskararen eta literaturaren erabilera bultzatzeko". Idazlanek bete beharreko baldintzei buruzko eta sariketei buruzko informazio guztia oinarrietan eskura dezakete herritarrek, baina zinegotziak zenbait xehetasun aurreratu ditu. Obrek originalak eta aurretik inon argitaratu gabeak izan beharko dute eta izengoiti bat erabili beharko dute egileek aurkezterakoan, norberaren datu pertsonalen orria lan horri aparte atxikita. Epaimahaiko kideek urrian deliberatuko dute eta sariak azaroaren 22an banatuko dituzte, kultur etxeko hitzaldi aretoan.

10:00

Erakusketa

Jalgi Kafe Antzokia, Lasarte-Oria | Erakusketa

Jalgi Kafe Antzokian margolan erakusketa berri bat jarri dute, Dolores Lameiras herritarrarena. Taberna horretan jarri dituen koadroak ikusi nahi dituztenek maiatz erdialdera arte izango dute horretarako aukera, astearteetatik igandeetara, establezimenduaren ohiko ordutegian.  

Erakusketa Jalgi Kafe Antzokia

Jalgi Kafe Antzokian margolan erakusketa berri bat jarri dute, Dolores Lameiras herritarrarena. Taberna horretan jarri dituen koadroak ikusi nahi dituztenek maiatz erdialdera arte izango dute horretarako aukera, astearteetatik igandeetara, establezimenduaren ohiko ordutegian.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Maiatza
al ar az og ol lr ig
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  
Ekaina
al ar az og ol lr ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30            

Urte osoko agenda ikusi »»