'Eskutik eskura' kanpainarekin bat egin duten lasarteoriatarrek gaur eta bihar jaso ahalko dituzte eskatutako olio botila edota kutxak Ttakunenea elkartean (Iñigo de Loiola, 6), 17:00etatik 20:00etara. "Komunitateak zabaltzen eta indartzen jarraitzen du, ondorioz, inoizko produktu gehien banatuko ditugu!", nabarmendu dute zeregin horretan aritzen diren Lasarte-Oriako Errigora taldeko boluntarioek.