Jolasa, dantza eta elkartasuna izan du sorginen arratsaldeak

Txintxarri Aldizkaria 2025ko eka. 27a, 22:41

Jolasean hasi dute larunbata akelarreko sorginek. Okendo plazan elkartu dira 16:30ean, eta sekulako giroan igaro dute arratsaldea. Taldeka banatu dira nor baino nor aritzeko. Eguzkiak plazan bete-betean jo arren, lehiakor agertu dira sorginak

Afalaurreko tartea, berriz, dantzan igaro dute. Nerea Hernandez Antero dantza irakasleak gidatuta saltsa-batxata kuir saio ederra aurrera eraman dute Sagardotegi plazan. Atsegina izan da sorginen tarte hori ere, eta dantzarako trebetasuna badutela erakutsi dute bertan parte hartu dutenek. 

Afalaurretik, berriz, elkartasun manifestazioa aurrera eraman dute. 20:00etan abiatu da Okendo plazatik, eta kaskoko zenbait kale igaro ostean, berriz ere herriko plazara itzuli dira deialdiari amaiera emateko.

Erlazionatuak

Sorgin jolasak, arratsaldeari ekiteko

Txintxarri Aldizkaria eka 27, 22:26 Kultura

Elkartasun manifestazioa ere egin dute sorginek

Txintxarri Aldizkaria eka 27, 22:38 Kultura