San Pedro Jaietako kontzertu nagusiak iragarri ditu udalak

Txintxarri Aldizkaria 2025ko eka. 3a, 13:57

Aurtengo sanpedroei doinua jarriko dieten musika talde nagusien berri eman du udalak gaur. Jakinarazi du oholtza gainean ariko diren talde guztien artean “asko” erakundeak horiek erabakitzeko aurrera eramandako parte hartze prozesuan jasotako iradokizunetatik aukeratuak izan direla

Azken urteetan bezala, aurten ere San Pedro Jaiak lasarteoriatarrekin diseinatu asmoz, horietan arituko diren musika taldeak eta bestelako kale animazioak iradokitzeko aukera eman zien herritarrei parte hartze prozesu baten bitartez. Festak saileko zinegotzi Txus Alonsok horren gainean azaldu du guztira 571 proposamen jaso dituztela, eta horietatik 231 musika talde izan direla. Horiek guztiak aztertu eta asko egitaraua osatzeko erabakigarriak izan direla nabarmendu du Alonsok.

Kontzertuak iragartzearekin batera, udal ordezkariak jakinarazi du 160.000 euro bideratu dituela udalak musika emanaldietara, eta gaineratu, festetako aurrekontu totalaren % 57 dela hori.

Hauek dira egunez egun oholtza gainean joko duten talde eta lekuak:

Osteguna, hilak 26

  • Okendo plaza:
    • Earth Songs, 20:00etan.
  • Isla plaza:
    • Puro Relajo, 23:30ean.
  • Jaizkibel plaza:
    • Kulto Kultibo, 23:00etan.

Ostirala, hilak 27

  • Oriarte Landaberriko patioa (gazteentzako gunea):
    • Kai Nakai, 20:00etan.
  • Okendo plaza:
    • Merina Gris, 23:00etan.
    • Dupla, 00:30ean.
  • Andatza plaza:
    • HU-HA Remember Festa, 19:30ean.
    • Mecamela, 20:00etan.
    • Paco Pil & Brisa Play-ren show berezi bat, 00:00etan.
  • Isla plaza:
    • Ibai Berriak, 23:30ean.

Larunbata, hilak 28

  • Okendo plaza:
    • Kaotiko, 23:30ean.
    • Urtz, 01:45ean.
  • Isla plaza:
    • Rafa Garcel, 19:00etan.
    • Tsunami, 00:00etan.
  • Jaizkibel plaza:
    • Bombai, 23:30ean.
  • Oriarte Landaberriko patioa (gazteentzako gunea):
    • Las Divas, 20:00etan.

Igandean, hilak 29

  • Okendo plaza:
    • La Basu, 23:00etan.
  • Isla plaza:
    • Duo Imperial, 23:00etan.

Astelehena, hilak 30

  • Okendo plaza:
    • Las Migas, 20:00etan.