Hasi dira Sorgin Jaiak!

Txintxarri Aldizkaria 2025ko eka. 25a, 21:50

Arranopola txaranga lagun, Isla plazatik jaitsi dira sorginak eta edabe magikoa erdigunean barrena zerbitzatzen hasi dira, herria sendatzeko asmoz. Okendo plazara iritsi direnean aurtengo omenduari eman diote hitza, LOOPA osasungintza publikoaren aldeko plataformari; alor horren berebiziko garrantzia azpimarratu dute eragile horretako kideek, hunkituta. Horren aurretik, bakarrizketa umoretsua egin du ezusteko gonbidatuak, Antton Telleriaren plantak egin dituen Iñigo Otaegi herritarrak; Sorgin Jaien eta udalaren harremana eta tirabirak izan ditu hizpide. Lehenxeago, emanaldi ikusgarria egin du Kukuka Antzerki eta Dantza Eskolako dantzari talde batek. Herritik eta herriarentzat prestatutako 24. festa alternatiboak martxan dira, sorginduak izan nahi duten lasarteoriatar guztien gozamenerako.

Egitaraua, egunez egun

Kontrakorik adierazi ezean, ekimenak Okendo plazan aurrera eramango dituzte sorginek.

Hilak 25, asteazkena, PIJAMA EGUNA

  • 18:30ean, Isla plazatik Okendo plazara, sorgin jaitsiera. Arranopola txarangarekin batera.
  • 20:00etan, Okendo plazako txosna gunean, txupinazoa, LOOPA osasungintzaren aldeko plataformako kideekin batera.
  • 22:00etan, Okendon, kontzertuak: Auskalo taldea eta DJ Fantasia. Ondoren, sorgin karaokea.

Hilak 26, osteguna

  • 16:30ean, txosna gunean, IV. Patata Tortilla Txapelketa.
  • 20:00etan, txosna gunetik abiatuta, bertso-poteoa.
  • 22:00etan, Okendon, kontzertuak: Dena, Naxker eta Olgetan erromeria.

Hilak 27, ostirala

  • 14:30ean, sorgin bazkaria.
  • 16:30etik aurrera, jolasak.
  • 18:30ean, saltsa-batxata kuir saioa.
  • 20:00etan, Okendotik abiatuta, euskal presoen aldeko manifestazioa, Gazteon indarrez, preso eta iheslariak etxera.
  • 21:30ean, elkartasun afaria.

HIlak 28, larunbata

  • 11:00etan, Bizipozaren ametsen txokoa... bizizopa edabea dastatuko dugu! ekimena.
  • 11:00etatik 18:00etara, Sorgin Azoka.
  • 18:00etan, casteller tailerra, Euskal Herriko Casteller taldearen eskutik.
  • 20:00etan, Okendotik abiatuta, LGTBIQ+ Kolektiboaren Harrotasunaren Egunaren barruan, manifestazioa, Transmaribibolloen defentsan saretu gaitezen lelopean.
  • 06:00etan, Kolpez Blai perkusio ikuskizuna.

Hilak 29, igandea

  • 18:00etan, II. Sorgin Toka Txapelketa.
  • 19:00etan, Ondoezik elektrotxaranga.
  • 00:50ean, Indaber taldea eta DJ Fifi eta Fefa.

Hilak 30, astelehena

  • 19:00etan, Palestinaren aldeko manifestazioa.
Erlazionatuak

Isla plazatik jaitsi dira sorginak

Txintxarri Aldizkaria eka 25, 21:47 Gizartea