Nortzuk izango dira aurtengo Gure Patxintxiak?

Txintxarri Aldizkaria 2025ko eka. 18a, 10:00

65 urtetik gorako aurtengo pertsona maitagarrienak hautatzeko prozesu betean gaude. Igande honetara arte, bi saridunen aldeko botoak eman ditzakete egun hauetan lasarteoriatarrek, horretarako propio sortutako atal berezian. Hautagaiak hauek dira: Modes Herrero, Maria Pilar Rico, Maria Jesus Diaz, Lourdes Berasategi, Jexuxa Esnaola eta Elena Miguel (emakumeak); eta Pello Ormazabal, Pako Elizetxea, Juan Segurola, Josu Txapartegi Txapas, Iñigo Artola eta Antonio Fernandez Cepeda. Animatu eta parte hartu! 

Sari banaketa hilaren 28an egingo dute, udaletxean, 11:45etik aurrera. Bea Egizabal umoristak dinamizatuko du.