Badatoz 2025eko San Pedro jaiak. Bertan, herriko 65 urtetik gorako pertsona maitagarri eta goxoenak omendu nahi ditugu. Horretarako, aurtegoan ere, Patxintxi sariak banatuko ditugu. Ziurrenik ezagutuko dituzu herrian oso goxo eta maitagarriak diren Patxintxi ugari. Ez galdu zure aukera eta aurkeztu gustukoen duzun hautagaia!!
Ekainaren 2tik 15era bitarte hautagaiak jasotzeko epea zabalduko dugu. Proposamenak bidaltzeko idatzi: kultura@ttakun.eus, 695 78 53 89, Ttakun Kultur Elkarteko sare sozialetan, bulegoko postontzian edo kanal berezi honetan zuzenean igo dezakezu..
Ekainaren 16tik 22ra izango da bozkak emateko aukera kanal berezi honetan.
Gora Gure Patxintxiak!!