Aurtengo sanpedroetan ere aitortza hunkigarri eta goxoa jasoko dute 65 urtetik gorako bi herritarrek, Ttakun Kultur Elkarteak udalarekin lankidetzan aurrera eramaten duen Patxintxi sariak egitasmoarik esker. Hautagaitzak proposatzeko epea zabalik dago eta horretarako azken eguna hilaren 15a izango da, igandea. Ondoren, botoak emateko tartea irekiko dute, hilaren 16tik 22ra. Azkenik, aintzatespena hilaren 28an jasoko dute irabazleek, udaletxean, 11:45etik aurrera.