JAIETAKO EGITARAUA

Jardueraz betetako asteburua izango dute Zabaletan

Txintxarri Aldizkaria 2024ko maiatzaren 31

Asteartean murgildu ziren Zabaletako auzotarrak jaietan eta dagoeneko berotu dituzte motorrak ekimenez betetako astebururako. Teresa Sorgiñaren etorrerarekin lehertuko da festa, 19:00etan.

Gaur, hilak 31

  • 19:00etan, Teresa Sorgiñari ongietorria: jaietako pregoia, Jalguneren dantza emanaldia eta Sorgin Dantza herrikoia.
  • 19:30ean, festetako dantzak, goxorraketak eta buruhandiak.
  • 21:00etan, afari auzotarra, norberak berea ekarrita.
  • 23:30ean, Euskal Dantza Sorkuntza ikuskizuna, Kukuka eskolakoen eskutik.
  • 00:00etatik aurrera, musika festa: Andoni Ollokiegi eta Auskalo taldea.

Bihar, ekainak 1

  • 09:00etan, diana.
  • 11:00etan, margoketa tailerra eta txokolatada.
  • 11:00etan, Xumela koruak auzoan barrena abestuko du.
  • 12:30ean, Zapotxin pailazoaren emanaldia.
  • 15:30ean, Jose Migel Aranzadiren oroimenezko XV. Mus Txapelketa, Caddie tabernaren laguntzarekin.
  • 16:00etan, saskibaloi partidak.
  • 17:00etan, LOZET elkartearen erraldoi, buruhandi eta dultzaineroak.
  • 18:30etik 20:00etara, pilota txapelketako finalak.
  • 20:00etan, goxorraketak eta buruhandiak.
  • 20:00etan, Elektropottotte elektrotxarangaren emanaldia.
  • 20:30ean, herri afaria. Afalostean, Lierni Rekondo eta Iker Ormazabal Tturko bertsolarien emanaldia izango da. Afarirako txartelen prezioak hauek dira: 25 euro helduentzat eta 15 gazteentzat (12 urte arte). Arima tabernan eta auzoko dendan salgai daude tiketak.
  • 23:30ean, akelarre dantza.
  • 23:50ean, zezensuzkoa LOZET elkartearen eskutik.
  • 00:00etan, kontzertuak: Txili Pipar, Sinergy eta DJ Fantasia.

Etzi, ekainak 2

  • 09:00etan, diana.
  • 10:30etik 11:00etara, patata tortilla txapelketa, Avenida taberna-jatetxearen laguntzarekin.
  • 11:00etan, Euskal Dantza erakustaldia, Kukuka eskolakoen eskutik.
  • 12:00etan, herri kirolak.
  • 12:00etan, Oaintxe in deu! txaranga auzoa girotzen hasiko da.
  • 12:00etan, LOZET elkartearen erraldoi eta buruhandiak.
  • 13:00etan, proba misto nagusia.
  • 14:30ean, herri bazkaria, eta, ondoren, bingo aldrebesa eta txarangaren emanaldia. Bazkarirako txartelen prezioak hauek dira: 22 euro helduentzat eta 10 gazteentzat (12 urte arte). Arima tabernan eta auzoko dendan salgai daude tiketak.
  • 18:00etatik 20:00etara, Malkogarriyak erromeria taldearen emanaldia.
  • 18:30ean, toka txapelketa herrikoia.
  • 20:30ean, azken traka eta Teresa Sorgiñari agurra.
Erlazionatuak

Hirugarren eguna, punk-rock erritmora

Txintxarri Aldizkaria 2024 mai 31 Gizartea