Aurten parte hartzaile gutxiago izan gara. Gironako lagunak ez dira etorri eta aurten gure arteko lehia izan da. Hori nabaritu da.
Pozarren nago. Kriston ilusioa egin dit lehena izateak. Honen atzetik nebilen, txoko bat nuen etxean aspaldi txapel honentzako egina eta azkenean lortu dut. Hurrengo urtean beste bati utziko diot lehen postua.
Neure kabuz eta Ostadarreko taldearekin, Rosa Ormazabelekin ibiltzen naiz entrenatzen. Toki batzuk badauzkat entrenatzeko eta hor nabil batetik bestera. Gauza teknikoak lantzeko eta ikasteko Rosarekin egiten ditut. Garaipen honen zati bat berea da eta ea zerbait ematen diodan ordainetan.