Lasarte-Oriaren ikurretako bat den krosaren atzean dagoen lan guztiaren lagin bat erakustea da artikulu honen asmoa: partaideen izen emateak jaso eta kudeatu, lasterketa egunean lan informatikoa egin (sailkapenak eta informazioaren kudeaketa, duela zenbait urtera arte zapatiletan jartzen ziren txipen bidez egiten zena), fruta moztu eta poltsak prestatu, ibilbidea diseinatu eta antolatu, irteera lerroan txistua jo nahiz dantzatu, krosa aurkeztu, ibilbidea zaindu, Orian parte hartzaileei ura eman, helmugaratzea zaindu, sariak banatu, Korrika Festako gaztetxoak gidatu eta korrika egiteaz bukatzen dutenean elikagaiak eman... eta abar luze bat. Aurten ere zeregin horiek guztiak aurrera eramango dituzte makina bat pertsonak, eta, kirol proba jokatu ez arren, izerdi ederrak bota ere bai. Bejondeizuela denoi!