Lasterketa nagusiaren ondoren, haur eta gazteen txanda izan da. Harrobia indartsu datorrela erakutsi dute beste behin, adinka egindako lasterketa jendetsuetan. Errazago edo kostata, denek osatu dute zegokien ibilbidea; batzuek eroria izan dute, eta zapatilla eskuan helmuga gurutzatu duenik ere izan da. Ugarienak, hala ere, aurpegi irribartsuak izan dira.
2023 urr 29 Kirola