Amale Mujica, patinatzaile garailea: "Ibilbidea aldatu da eta nabari izan dugu"

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urr. 29a, 13:14

Amale Mujica donostiarra helmugara iristen.

Amale Mujica donostiarrak ere podiumeko lehen postuan errepikatu du. Bere mailako lehen jarri da hasieratik eta ez du borrokarik egin behar. Lasterketako nondik norakoak azaldu dizkigu

Aurten askoz hobeto ibili naiz eta gustura egin dut proba.

Ibilbidea aldatu da eta nabari izan dugu. Pixka bat aldrebestu da eta zaildu da. Errepidea ez zegoen eragoera onean eta horrek zaildu du.

Ez dut lehia handirik izan. Hasieratik jarri naiz nire mailako buru eta amaiera arte mantentze lortu dut.

Gustura nator bertan parte hartzera. Etxe ondoan dut. Eta giroa ezin hobea da.

Denboraldia amaitzeko gutxi falta zaigu. Behobia-Donostia dut orain burua. Eta aurrerago beste bat Frantzian.