Ximon Villalobos, patinatzaile garailea: "Gustura egin dut krosa"

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urr. 29a, 13:14

Ximon Villalobos herritarra helmugara iristen.

Ximon Villalobos herritarak bigarren urtea du podiumeko maila gorenean. Aurten lehia bizia izan du bere taldekide Aitor Vacasekin. Harekin solastu gara eta hauek izan dira bere hitzak:

Oso gustura egin dut krosa. Berezia da, etxeko lasterketa da. 

Hasieran Aitor Vacas talde kideak eta biok aldapa beheran jo dugu ihesaldia eta helmugara arte elkarrekin joan gara. Asko kosta zait, baina helmugan aurreratzea lortu dut. 

Ibilbidea gogorra da. Tentsio handiaz zoaz eta asfaltoa ere ez dago ondo ibilbide guztian. Susto pare bat izan ditugu kotxe batzuekin eta leku esturen batean. Baina orokorrean gustura egin dut lehia.

Ibilbide aldaketa niretzako ez da hoberena izan. Lehenago joan gara begiratzera nola zegoen. Beste ibilbideko lurraren egoera hobea da. Nahiz eta zakarra izan, ez dauzka hainbeste bihurgune arriskutsu. Beraz kontuz ibili behar izan gara puntu batzuetan.

Denboraldia luzea egiten ari zaigu. Klasika egin dugu eta orain Behobia-Donostia falta da.