Krosa eta Korrika Festa jokatu bitartean antolatzaile eta boluntarioen jarraibideak jarraitzeko eskatu dute Ostadarreko kideek. Horrez gain, aholkatu dute egun horretan autorik ez erabiltzeko, baina, garraiobide horrekin mugitu behar izatekotan, honako zehaztapenak kontuan izateko eskatu dute:
- 10:00etatik 14:00etara moztuko dituzte Michelingo sarrera/irteera eta Geltoki kalea.
- 10:15etik 11:30era ezingo dute autoz atera erdigunetik nahiz Blas de Lezo kaletik. 11:45etik aurrera Hipodromo etorbidetik atera ahalko dute, Andoaingo noranzkoan.
- 10:20etik 10:50era itxi egingo dute Urbileko biribilgunea.
- 10:20etik 11:00etara moztu egingo dute Atsobakar auzoan dagoen Donostiaranzko irteera, baina ez Andoaineranzkoa.
- 10:20etik 11:00etara moztu egingo dute Buenos Aires aldapako biribilgunea. Hernani bidetik ateratzeko aukera izango dute.
- 10:20etik 11:00etara itxi egingo dute Goiegiko errotonda.
- 10:20etik 11:15era bitartean Zumaburu auzoan autorik ez erabiltzea gomendatu dute.
- 10:20etik 11:20era bitartean Kotxerasen zein Orian autorik ez erabiltzea gomendatu dute.
- 10:30etik 11:30era artean Zubietatik atera behar dutenak Santuenea auzotik joatea gomendatu dute.
- Goiz osoan zehar moztu egingo dute Geltoki kaleko irteera. 10:50etik aurrera Urbileko biribilgunetik ateratzea posible izango dute.
- Txikierdiri dagokionez, hauxe jarraibideak: 10:00etatik 14:00etara autoek ezingo dute Lasarte-Oriara sartu; 10:00etatik 12:30era bitartean Zubietara sarbidea itxiko dute; eta 10:00etatik 12:30era kamioiek ezingo dute Michelinera sartu.