Ostiraletik igandera makina bat jarduera aurrera eramango dituzte Sasoetako jaietan. Sasoeta Sasoian auzo elkarteak eta udalak osatu dute programa, elkarlanean. "Jarduera guztiak kale eta plazetan egingo ditugu, toki horietan gozatzen dugulako gehien", nabarmendu du elkarteko lehendakari Jose Antonio Rey-k.
Azken suziriarekin agur esan diote jaiei Sasoetan

Txintxarri Aldizkaria 2023 urr 08 Gizartea

Larunbat luzearen ondoren, haurrentzako puzgarriekin hasi dute goiza Andatza plazan. Saltoka eta jolasean aritu diren bitartean, erraldoi eta buruhandiak ibili dira auzoan zehar eta plazan bertan geldialdia egin dute. Erraldoiak dantzan ikusi edo buruhandien inguruan korrika zebiltzan bitartean, patata tortilla lehiaketako hiru epaileak aurkeztutako hamabost aukerak probatzen aritu dira. Nahi izan dutenek tabernan probatu aurretik sariak banatu dituzte: Ina Rivera, Fernando Ortega eta Amaia Gomez izan dira sarituak, La Vie, Kairos eta Aterpean bi lagunentzako otordua irabazi dute, hurrenez hurren. Arratsaldean, haur danborrada izan da hiru eguneko agurraren aurreko azken jarduera. Taldetxoa animatu da makilak astintzera, eta martxa soinuekin iritsi dira errifen zozketa eta amaierako trakara.

 

Sasoetako jaiak abian dira

Txintxarri Aldizkaria 2023 urr 06 Gizartea

Gaur lehertuko da festa Sasoetan

Txintxarri Aldizkaria 2023 urr 06 Gizartea