Gaur lehertuko da festa Sasoetan

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urr. 6a, 07:30

Arratsaldeko seietan hasiko dira Sasoeta auzoko festak, Andatza enparantzan, txupinazoa bota eta antolatzaileek Virgen de Guadalupe Extremadura Etxea omentzen dutenean. Horren ostean makina bat jarduera aurrera eramango dituzte bertako plaza eta kaleetan. Lasarteoriatar guztiak gonbidatu dituzte jaietan parte hartzera.

Egitaraua

Hilak 6, ostirala

  • 18:00etan, txupinazoa eta pregoia, Andatza plazan.
  • 18:00etan, kirol jarduera, Uzturre plazako kantxan. Los Chavales de Martija elkartearen eskutik.
  • 19:00etan, Ostirintxo pintxo potea, taberna hauetan: Txoko, Mostatxo, Buggy, Jaizkibel eta 2KN.
  • 19:00etan, txiki diskoa, Andatza plazan.
  • 20:00etan, txokolate jana Andatzan, Aitonak okindegiaren eskutik.
  • 20:00etan, zuzeneko musika emanaldia, Radio Rebelde Covers taldearekin, Jaizkibel plazan.
  • 23:00etan, zezensuzkoa, Andatzan.
  • 23:30ean, DJ Nemux, Andatzan.

Hilak 7, larunbata

  • 11:00etan, tailerrak eta jolasak, Jaizkibel plazan.
  • 11:30ean, futbolin txapelketa haurrentzat nahiz helduentzat, Jaizkibelen.
  • 12:00etan, erraldoi eta buruhandiak, auzoan zehar. LOZET elkartearen eskutik.
  • 14:30ean, bazkari herrikoia, Andatzan.
  • 16:00etatik aurrera, mus txapelketa Txoko tabernan.
  • 16:00etatik aurrera, igela txapelketa Txindoki tabernan.
  • 16:00etan, aldibereko xake partidak, Andantzan. Taula Xake Klubaren eskutik.
  • 17:00etan, zunba saioa, Andatzan. Saito gimnasioaren eskutik.
  • 18:00etatik aurrera, auzo elkartearen tabernan pintxo potea.
  • 18:30ean, danborrada. Andatza plazatik irten eta auzoko enparantza guztietan barrena ibiliko da: Oriamendi, Aralar, San Martzial, Uzturre, Adarra eta Jaizkibel. 
  • 22:30ean, 40 de fiebre musika taldeko kide ohi Juan Mari Cerezoren omenaldi kontzertua. Andatzan.
  • 23:00etan, zezensuzkoa, Andatzan.
  • 23:15ean, The Noisemakers taldearen kontzertua, Andatzan.
  • 00:30etik aurrera, DJ Nemux, Andatzan. 80. hamarkadako abestiak jarriko ditu.

Hilak 8, igandea

  • 11:00etan, puzgarriak, Andatza plazan.
  • 12:00etan, erraldoi eta buruhandiak, auzoan zehar. LOZET elkartearen eskutik.
  • 12:30ean, patata tortilla txapelketa, Andatza plazan. Tortillak 11:00etatik 12:30era arte eraman beharko dituzte partaideek.
  • 17:00etan, haur danborrada, Andatza plazatik abiatuta.
  • 18:00etan, errifen zozketak eta sari banaketa.
  • 18:30ean, amaierako traka.