Badatoz 2022ko San Pedro Jaiak eta beste urte batez Gure Patxintxiak saria eman nahi du Ttakun Kultur Elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak. Herriko 65 urtetik gorako pertsona maitagarri eta goxoenak omentzen jarraitzea merezi dutela iruditzen zaigu. Horregatik ekainaren 6tik 14era bitarte zure hautagaiak jasotzeko epea zabalduko dugu. Proposamenak bidaltzeko idatzi: kultura@ttakun.eus | 695 78 53 89 watsapera | Ttakun Kultur Elkarteko sare sozialetan, bulegoko postontzian edo kanal berezi honetan zuzenean igo dezakezu. Ekainaren 17tik 22ra izango da bozkak emateko aukera. Gora Gure Patxintxiak!!
Gure Patxintxiak nortzuk izango diren bozkatzeko azken eguna

Txintxarri Aldizkaria 2022 eka 22 Kultura

Ttakun Kultur Elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak herriko 65 urtetik gorako bi pertsona maitagarri omenduko ditu aurtengo sanpedroetan. Hilaren 28an egingo dute ekitaldia, festen aurreneko egunean, haurren txupina jaurti eta gero, 12:15ean, udaletxe zaharreko balkoian. Gaur da bozka emateko azken eguna, beraz, anima zaitez!

Nortzuk izango dira aurtengo Patxintxiak?

Txintxarri Aldizkaria 2022 eka 06 Kultura