Gure Patxintxiak sarietarako hautagaiak aurkezteko azken eguna da gaur

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 14a, 08:00
2019ko Gure Patxintxiak sariketa.

Badatoz 2022ko San Pedro Jaiak, eta beste urte batez, Gure Patxintxiak sariak emango dituzte Ttakun Kultur Elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak. Herriko 65 urtetik gorako pertsona maitagarri eta goxoenak omentzen jarraitzea merezi dutela iruditzen zaie. Horregatik, hautagaiak jasotzen ari dira egunotan; gaur izango da horiek aurkezteko azken eguna, hilak 14. Proposamenak bidaltzeko, idatzi kultura@ttakun.eus helbide elektronikora edo bidali WhatsApp mezu bat 695 78 53 89 telefono zenbakira. Horrez gain, Ttakun Kultur Elkarteko sare sozialetan, bulegoko postontzian edo kanal berezi honetan zuzenean igo dezakezu proposamena. 

Bozkak emateko epea hilaren 17tik 22ra artekoa izango da, bi egunak barne. Sariak hilaren 28an banatuko dituzte, festetan, haurren txupinazoa eta gero, 12:15ean, udaletxe zaharreko balkoian. Gora Gure Patxintxiak!