Gure Patxintxiak nortzuk izango diren bozkatzeko azken eguna

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 22a, 10:24
Apoloni Otxandorena eta Jesus Mari Egizabal izan ziren 2017ko patxintxiak.

Ttakun Kultur Elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak herriko 65 urtetik gorako bi pertsona maitagarri omenduko ditu aurtengo sanpedroetan. Hilaren 28an egingo dute ekitaldia, festen aurreneko egunean, haurren txupina jaurti eta gero, 12:15ean, udaletxe zaharreko balkoian. Gaur da bozka emateko azken eguna, beraz, anima zaitez!

GURE PATXINTXIAK SARIAK, BOZKETA