Aurtengo patxintxiak aukeratzeko bozketa epea, zabalik

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 17a, 11:30

Lasarte-Oriako 65 urtetik gorako hamabi pertsonaren artetik aterako dira aurtengo Gure Patxintxiak, emakumezko eta gizon bana. Nortzuk izango dira, ordea? Zure esku dago hori erabakitzen laguntzea, irakurle: gustukoen dituzun bi pertsonak aukeratu, eta bozkatu! Horretarako azken eguna hilaren 22a izango da, astelehena.

Bi omenduak Bea Egizabalekin igoko dira udaletxe zaharreko balkoira, hilaren 28an, haurren txupinazoa eta gero. Aintzatespen goxo bat eta txapel dotore bana jasoko dute, baita herritarren maitasuna ere.

EMAN ZURE BOZKA!