Nortzuk izango dira aurtengo Patxintxiak?

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 6a, 15:00

Ttakun Kultur Elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak aurtengo Patxintxi sariak banatuko dituzte sanpedroetan, hilabete amaieran. Hautagaiak bidaltzeko epea ireki berri dute, datorren asteko asteartera arte, hilak 14.

Badatoz 2022ko San Pedro Jaiak eta beste urte batez Gure Patxintxiak sariak emango dituzte Ttakun KEk eta udalak. Aurten, gainera, ohiko tokira itzuliko da ekitaldia, udaletxeko balkoira, haurren txupinazoa jaurtitzearekin batera. Hortaz, hilaren 28an egingo dute aintzatespen jarduera hori, eguerdiko hamabiak aldera. Helburua da herriko 65 urtetik gorako pertsona maitagarri eta goxoenak omentzen jarraitzea. 

Horregatik, gaurtik hilaren 14ra bitartekoa izango da hautagaiak jasotzeko epea. Proposamenak bidaltzeko idatzi kultura@ttakun.eus helbide elektronikora edo bidali WhatsApp mezu bat 695 78 53 89 telefono zenbakira. Horrez gain, zuzenean igo ditzakezu pertsona horren datuak kanal berezi honetara edo Ttakunen sare sozialetara.

Bozkak hilaren 17tik 22ra eman ahalko dira.