San Pedro Jaiak ofizialki ospatuko ez diren arren, Gure Patxintxiak saria eman nahi du Ttakun Kultur Elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak, aurtengo ekainean. Herriko 65 urtetik gorako pertsona maitagarri eta goxoenak omentzen jarraitzea merezi dutela iruditzen zaigu. Horregatik ekainaren 4tik 15era bitarte zure hautagaiak jasotzeko epea zabalduko dugu. Proposamenak bidaltzeko idatzi: kultura@ttakun.eus | Ttakun Kultur Elkarteko sare sozialetan edo bulegoko postontzian. Ekainaren 18tik 23ra izango da bozkak emateko aukera ondorengo helbidean: labur.eus/patxintxisariak2021 Gora Gure Patxintxiak!!
Omenaldi xumea eta hunkigarria

Txintxarri Aldizkaria 2021 eka 29 Kultura

Felixi Tapiak eta Patxi Manchado herritarrek omenaldi txikia jaso dute gaur, Manuel Lekuona kultur etxeko hitzaldi aretoan. Ttakun Kultur elkarteak Lasarte-Oriako Udalaren laguntzaz antolatzen dituen 'Gure Patxintxiak' sarietako irabazleak izan dira eta familian jaso dute saria.