'Gure Patxintxiak' lehiaketan bozka emateko epea, zabalik

Txintxarri Aldizkaria 2021ko eka. 18a, 13:21

Aurten ez dira San Pedro Jaiak ospatuko, ez behintzat ezagutu izan ditugun moduan, baina hala ere, Gure Patxintxiak lehiaketa antolatu dute Ttakun Kultur Elkartea eta Lasarte-Oriako Udalak. Bi entitate horiek uste dute merezi duela omentzen jarraitzea 65 urte baino gehiago dituzten herritar maitagarrienak.  Hautagaiak aurkezteko epea amaitu da, eta orain, bozka emateko unea iritsi da. Ekainaren 18an zabalduko da epea, ostiralez, eta ekainaren 23an bukatuko da, asteazkenarekin.

Txintxarri aldizkariaren atari digitalean aukeratu ahalko dituzue aurtengo Gure Patxintxiak, esteka honetan: https://txintxarri.eus/bereziak/patxintxi-sariak-2021. Sariak banatzeko ekitaldia ekainaren 29an izango da, asteartea, kultur etxeko hitzaldi aretoan.