PATXINTXI SARIAK

Herriko pertsona maitagarriak omentzeko 'Patxintxi sariak 2021" ekimena martxan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko eka. 7a, 13:39

San Pedro Jairik egongo ez den arren, Ttakun KEk eta Udalak Gure Patxintxiak sariak emango dituzte

Aurtengo San Pedro Jaiak ofizialki ospatuko ez diren arren, Gure Patxintxiak saria eman nahi dute Ttakun Kultur Elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak, aurtengo ekainean. 65 urtetik gorako lasarteoriatar maitagarri eta goxoenak omentzen jarraitzeak merezi duela uste dute bi entitate horiek.

Horrela, ekainaren 4tik 15era bitarte hautagaiak jasotzeko epea zabalduko dutela iragarri dute. Hortaz, pertsona maitagarri eta goxoren bat proposatu nahiko bazenute, holako helbidera idatzi dezakezue: kultura@ttakun.eus Horrez gain, Ttakun Kultur Elkarteko sare sozialetara ere bidali dezakezue proposamena. edo bulegoko postontziara bota.


Behin hautagaiak aurkezteko epea amaituta, ekainaren 18tik 23ra irekiko da bozkak emateko aukera, eta, horretarako,  ondorengo helbidea erabili ahal izango duzue: www.labur.eus/patxintxisariak2021.


Animatu eta bidali zuen proposamenak! Gora Gure Patxintxiak!

Erlazionatuak

Nika Alvarezek eta Blas Delgadok irabazi dituzte aurtengo Patxintxi sariak

Nerea Eizagirre - IƱigo Gonzalez Sarobe 2019 eka 28 Gizartea