Nika Alvarez eta Blas Delgado dira herriko 65 urtetik gorako pertsona maitagarrienak aurten. Patxintxi sariak banatu ditu Ttakun KEk, haurren txupina bukatu eta berehala. Delgadok ezin izan du etorri, eta, bere ordez, Semblante Andaluz elkarteko lehendakari Jose Mari Melladok jaso ditu txapela eta olerkia.