eka 05 Euskara
"Bosgarren edizioari ekiteko itxaron gabe, benetako Euskaraldia jada hasi dela gogorarazi nahi dugu". Mezu garbi horrekin ekin diote hizkuntza ohiturak astintu eta euskarara gerturatzeko mugimendu soziala herrian dinamizatu dutenek, hau da, koordinazio gunea osatu duten Lasarte-Oriako Udaleko eta Ttakun Kultur Elkarteko ordezkariek. Agustin Valdivia alkatea izan da hitza hartzen lehenengoa eta agerraldi hori baliatu du eskerrak emateko parte hartu duten guztiei, norbanakoei zein entitateei: "Izena eman eta txapak jantzi dituzten guztiek esfortzu berezia egin dute maiatzaren 15etik 25era arteko dinamikari eusteko".