Euskararen erabilera aktibatzeko ariketa sozialaren laugarren aldiak berrikuntza batzuk dakartza. Horietako bat, nabarmenena ziur asko, data aldaketa: orain arteko hiruak udazkenean egin dituzte eta aurtengoa, berriz, udaberrian izango da, esan bezala, maiatzaren 15etik 25era; 11 eguneko jarduna, beraz. Norbanako, eragile eta entitateak mobilizatzeko leloa hauxe izango da: 'Elkar mugituz egingo dugu'.