Lerro hauen azpikoaren gisako bertsoak irakurri ahal izango dituzue datozen hilabeteetan, herriko Earra! bertso eskolan aurtengo ikasturtean errimekin, doinuekin, hitzekin eta euskararekin lanean eta jolasean ari diren ikasle finen eskutik. Eskolak eta TXINTXARRI-k martxan jarritako egitasmo honen helburua da kulturari leiho bat zabaltzea
Errimen jostunak

Iñigo Gonzalez Sarobe 2021 ots 26 Kultura

Hitz eta errima, jolas eta bertso, giro ederrean ari dira Earra! bertso-eskolako kideak aurten ere. Taldeetako batekin elkartu gara, DBH 3. mailakoekin, beteranoekin, eta baita Lierni Rekondo irakaslearekin ere, astez aste gertutik egiten dutena ezagutzeko eta bertsolaritzari buruz hitz egiteko.