BERTSOLARITZA

Bertsolaritzari eta kulturari leihoa zabaltzen

Earra! bertso eskola - TXINTXARRI aldizkaria 2021ko urt. 31a, 11:13

Lerro hauen azpikoaren gisako bertsoak irakurri ahal izango dituzue datozen hilabeteetan, herriko Earra! bertso eskolan aurtengo ikasturtean errimekin, doinuekin, hitzekin eta euskararekin lanean eta jolasean ari diren ikasle finen eskutik. Eskolak eta Txintxarri-k martxan jarritako egitasmo honen helburua da kulturari leiho bat zabaltzea.

Urtarrileko bertsoa

Lehengo urtea ondo hasi zen

begiak bete dizdira,

baina ilusio eta argia

itzali zitzaigun dida...

gure munduan erdigunea

bihurtu baitzen COVID-a

ta orain irrifar egiten dugu

begietara begira;

muxuak delitu dira. (bis)

Urte berrira igaro gara

bi metrotako neurrira

bi mila hogei bukatu da ta 

aro berri bat hasi da.

DBH3 taldea: Añes, Nikola, Aitana, Oihane, Nora, Xuban

Erlazionatuak

Udaberriko bertso saioa udazkenean

Txintxarri Aldizkaria 2020 aza 09 Kultura

Urtaroz kanpoko bertso uzta

Txintxarri Aldizkaria 2020 aza 08 Kultura