Otsaileko bertsoa

LH6 taldea: Kimetz, Leire, Luken eta Oier 2021ko ots. 26a, 08:59

Lerro hauen azpikoaren gisako bertsoak irakurri ahal izango dituzue datozen hilabeteetan, herriko Earra! bertso eskolan aurtengo ikasturtean errimekin, doinuekin, hitzekin eta euskararekin lanean eta jolasean ari diren ikasle finen eskutik. Eskolak eta TXINTXARRI-k martxan jarritako egitasmo honen helburua da kulturari leiho bat zabaltzea.

Oraingo honetan, LH 6. mailako taldeak prestatu du bertsoa, otsailekoa. Kimetz, Leire, Luken eta Oier izan dira egileak.

Otsaileko bertsoa

Doinua: Zer da gaur Donostian

Robota, pailazoa,

kiwia, sorgina...

mozorroz estalita

aurtengo ezina,

eskolan ospatzeko

zer nolako grina!

Nahiz eta ez den izan

betiko berdina;

guk disfrutatu dugu

urtero adina (bis). 

Erlazionatuak

Errimen jostunak

Iñigo Gonzalez Sarobe 2021 ots 26 Kultura