0 eta 3 urte bitarteko haurrentzat pentsatutako hileko ipuin kontaketa saioa. Gurasoekin batera parte hartuko dute txikiek.
Hizkuntza: Hainbat hizkuntza
Lasarte-Oriako "aisialdi eskaintza ezdeusaz nazkatuta", LOGA Lasarte-Oriako Gazte Asanbladako kideek artzikirol txapelketa aurrera eramango dute, hiru modalitate hauek uztartuta: areto futbola, errugbia eta eskubaloia. Partaideek banaka nahiz taldeka izena eman ahalko dute, ekimenaren egunean bertan edo aurretik, formulario hau beteta. Antolatzaileek jakinarazi dute "giro polita" izango dutela eta irabazleek saria eskuratuko dutela.
Kukuka Antzerki eta Dantza Eskolako kideek 25. urteurrena prestatzeko bigarren saioa aurrera eramango dute. Gaur egungo nahiz lehengo ikasle, irakasle eta laguntzaileak gonbidatu dituzte.
Ezinezkoa taldeak 'Al borde de una caricia' lana aurkeztuko du. Sarrera doakoa da.
Gorka Aginagalde eta Txemi Parra aktoreek 'Donostia 1987. Un asunto de txapelas' antzezlanaren emanaldia egingo dute. Sarrerek 6 euro balio dute.
Hizkuntza: Gaztelania
Oporrak Bakean egitasmoaren bidez haur sahararrek aukera dute udarako bi hilabete (uztaila eta abuztua) Euskal Herrian igarotzeko. Parte hartu nahi duten familiek otsailaren 15era arteko epea dute izena emateko, horrela: www.oporrakbakean.eus webgunea, oporrakbakean@gmail.com helbide elektronikoa edota 696 01 47 86 telefonoa.
| Apirila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||