0 eta 3 urte bitarteko haurrentzat pentsatutako asteroko ipuin kontaketa saioa. Gurasoekin batera parte hartuko dute txikiek.
LOGA Lasarte-Oriako Gazte Asanbladako kideen eskutik.
Alain Espadas eta Mikel Rezola DJen eskutik, 'Negua joan aurretik...' saioa. Jazz, Grooves eta Afro estiloetako doinuak jarriko dituzte.
24. Korrika Kulturala ekimenaren barruan antolatu dute emanaldia. Aktoreetako bat da Beatriz Egizabal herritarra. Sarrera doakoa da baina bertaratu nahi dutenek aurrez eskuratu beharko dute gonbidapena kultur etxeko leihatilan.
Euskal Herriko underground kultura udalerrian sustatzen jarraitze aldera 'Gure Lasarte zikiña' jaialdiaren hirugarren edizioa antolatu du gazte talde batek. Hiru talde hauek joko dute: El Volquete, El exterminio de la raza del mono eta Baserriko ollaxkue labien. Sarrerek 5 euro balio dute.