Martxoaren 17ko lanuzte orokorrera begira, greba komitea eratu dute zenbait herritarrek eta bigarren prestaketa bilera irekia egingo dute. Herritar oro animatu dute parte hartzera.
Eskualdeko transmaribibolloak "batzeko, antolatzeko eta saretzeko espazioak" sortzen jarraitzeko asmoz antolatu du topaketa Buruntzaldeko Transmaribibolloak eragileak.
Datorren urteko Martxoaren 8a iragartzeko kartel lehiaketara hemeretzi lan aurkeztu dituztela jakinarazi du udalak. Horiek guztiak Sexuen Elkarbizitzarako Emakumearen Zentroan ikus ditzakete herritarrek hilaren 10era arte, egoitza horretako langileek duten ohiko ordutegian. Sariak egun horretan bertan banatuko dituzte, 18:00etatik aurrera.