Kriseilu gazte langileen asanbladako kideek bilera egingo dute.
Gazte Topagunea ekimenaren nondik norakoak aurkeztuko dituzte. Abadiñon (Bizkaia) egingo dute aurtengo edizioa apirilaren 2tik 5era.
Okendo Zinema Taldearen hilabeteko aurreneko pasea izango da. Sarrerek 6,10 euro balio dute.
Datorren urteko Martxoaren 8a iragartzeko kartel lehiaketara hemeretzi lan aurkeztu dituztela jakinarazi du udalak. Horiek guztiak Sexuen Elkarbizitzarako Emakumearen Zentroan ikus ditzakete herritarrek hilaren 10era arte, egoitza horretako langileek duten ohiko ordutegian. Sariak egun horretan bertan banatuko dituzte, 18:00etatik aurrera.