2026/02/07 11:00 - 14:00

Lehiaketa

Artzikirol txapelketa

Artzikirol txapelketa
Okendo plaza, Lasarte-Oria

Lasarte-Oriako "aisialdi eskaintza ezdeusaz nazkatuta", LOGA Lasarte-Oriako Gazte Asanbladako kideek artzikirol txapelketa aurrera eramango dute, hiru modalitate hauek uztartuta: areto futbola, errugbia eta eskubaloia. Partaideek banaka nahiz taldeka izena eman ahalko dute, ekimenaren egunean bertan edo aurretik, formulario hau beteta. Antolatzaileek jakinarazi dute "giro polita" izango dutela eta irabazleek saria eskuratuko dutela.