Euskararen Maratoia testuinguruan jartzeko gida azkarra

Txintxarri Aldizkaria

Euskararen Maratoia herrian errotua eta ezaguna izanagatik, lau urte igaro dira azken ediziotik eta komeni da testuingurua freskatzea. Gainera, asteburua aurrenekoz biziko dutenak ere badaude: gurera bizitzera etorri direlako lau urte hauetan, beste herri batzuetatik etorriko direlako bihar eta etzi... edizioak bezainbeste arrazoi, hamaika, topatu ditugu gida azkar hau prestatzeko.

Oso zaila da (ezinezkoa ez esatearren) horren anitza den eta horrelako historia oparoa duen ekimena lau kontzeptutan laburtzea, baina zertan den ulertzeko lagunduko dutelakoan gaude: 40 ordu euskaraz, Herria, Plaza eta Zortzikotea izan dira aukeratu ditugunak.