Agustin Valdivia alkateak, Euskara saileko zinegotzi Estitxu Alkortak eta Ttakun Kultur Elkarteko ordezkari Haritz Salaberriak eta Mikel Izquierdok ezagutarazi dituzte XI. Euskararen Maratoiaren egitaraua osatuko duten ekimenak.
Agerraldiari hasiera emateko alkateak hartu du hitza. Euskaraz mintzatu da, eta esan du iaztik buru-belarri lanean aritu direla antolatzaileak, eta oraindik orain horretan ari direla. Hala, gaineratu du maratoiko lantaldeek eta zortzikoteko kideek "ikaragarrizko lana" egin dutela aurtengo programazioa ahalik eta osatuena eta anitzena izan dadin. Hori horrela, antolakuntza eta prestaketan ri diren guztiei eskerrak eman dizkie.
Alkortak hartu du hitza gero eta hitzordu garrantzitsuaren egitarauaz mintzatu da. Hitzorduak xehe-xehe ezagutarazi arretik, ordea, azpimarratu du bi egunetan adin eta gustu guztietarako proposamenak izango direla; horien artean aipatu ditu txupinazoa, kalejira eta diana, ikastetxeen emanaldiak, azoka, txaranga, dantza emanaldia, bertsolaritza saioa, musika eta gaueko ekitaldiak.
Egitaraua, osorik
08:00etan, txupinazoa
08:15ean, hasiera ekitaldia
08:45ean, diana herriko kaleetan
09:05ean, herriko kultur-sortzaileen txokoa
09:15ean: txokolate-jana
10:05ean, ikastetxeetako emanaldia
11:30ean, baserritar eta sortzaileen azokaren irekiera
13:00etan, Arranopola txaranga
13:00etan, Aristerrazu Txiki (Kale Nagusian)
14:30ean, bazkaria
14:40ean, Emakume Etxea
14:45ean, Transmaribibollo
15:00etan, haur jolasak
15:15ean, euskaltegietako ordezkariak
15:45ean, musika eskolaren emanaldia
16:00etan, Zabaletako dantzak
16:15ean, Kukukako haurrak
17:05ean, Takolo, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ekitaldia herriko elkarteekin
18:10ean, haur jaioberriei ongietorria
19:05ean, arraunlarien bandera astintzea
19:45ean, magia ikuskizuna
20:15ean, DJa (sorpresa)
21:00etan, afaria
21:15ean, Zein da gure palmondoa?
21:45ean, Alboka, Erketz, Zero Setteren ikuskizuna
22:30ean, Piztu! TB showa
00:15ean, Elektropottotte
01.15ean, The Noise Markers
01:45ean, Inoiz baino alaiagoa izenen da! Erromeria eta bertsioak
03.15ean, Zu bai artista! eta ondoren DJ Malak-ias
08:05ean, gosaria
08:15ean, txistularien diana
08:30ean, zortzikotearen goizeko showa
09:05ean, Esnatu! kafe tertulia
11:30ean, Bizipoza azoka
11:30ean, Xumela
12:30ean, LOZETeko erraldoi eta buruhandiak
14:30ean, bazkaria
15:30ean, bertso finala
16:30ean, Oaintxe in deu showa
17:00ean, Bizipoza jaia
18:15ean, aitortza euskarara hurbildutako belaunaldiei
18:45ean, plaza-dantza
19:30ean, Samba badago
19:50ean, Aire Eire taldearen emanaldia
21:00etan, afaria eta afalondoa
22.05ean, Kukukaren urteurrena
23:05ean, afalostea
23:35ean, amaiera ekitaldia