Entsalada, arkumea eta postrea. Horixe izango da hilaren 18ko Euskal Jaiko herri bazkariko menua, zikiro jana. Ospakizunaren antolatzaileek jakinarazi dute ehun bazkaltiarrentzako tokia dagoela eta otordurako txartelak salgai daudela jada Ttakun Kultur Elkartearen bulegoan (Geltoki kalea 4, behea), 30 eurotan. 09:00etatik 13:00etara (astelehen goizetan izan ezik) edo 16:00etatik 18:00etara (ostiral arratsaldeetan salbu) etor daitezke, hilaren 15a baino lehen.