ALDIZKARI BEREZIA

Gogoangarriak izan diren festak

Txintxarri Aldizkaria 2025ko uzt. 4a, 07:46

Emakumezko kapitain batek gidatu du aurrenekoz Lasarte-Oriako Sorgin Dantza: Oihane Belartieta gazteak.

Igaro dira egun batzuk sanpedroak eta Sorgin Jaiak amaitu zirenetik. Ostirala da, paperezko TXINTXARRI argitaratu eta banatzeko eguna, eta, gaurkoa, ekainaren 20koa bezala, 32 orrikoa da: aldizkari berezia. Oraingo honetan herriko festek emandakoa bildu dugu orrietan, batez ere, argazkien bidez, eta ospakizunei ekin aurreko ekimenak ere bildu ditugu beste irudi galeria batean. Zenbait une historiko bizi izan ditugu eta, horregatik, luzaroan oroitzeko modukoak izango dira aurtengo jaiak.

JAIETAKO EDUKIAK BILDU DITUGU KANAL BEREZI HONETAN

Beste hiru aldizkari

Hilabete amaieran oporrak hartu aurretik beste hiru aldizkari argitaratuko ditu TXINTXARRI-k hilaren 11n, 18an eta 24an, ostegunarekin, 25a jaieguna izango delako Gipuzkoa osoan. Hiru ale horiek arruntak izango dira, hau da, hamaseina orrikoak.