Amaitu dira San Pedro Jaiak

Txintxarri Aldizkaria 2025ko uzt. 1a, 00:45

Koloretsua eta distiratsua izan da aurtengo festetako azken traka. Vulcano piroteknia etxeko kideek jaurti dituzte su artifizialak Andatza plazan eta herritarrek espero baino denbora gehiago itxaron behar izan badute ere (ordu laurden berandu hasi dira), merezi izan du itxaronaldiak eta asebeteta itzuli dira etxera. Ez denak, ordea, batzuek geldialdia egin baitute Kale Nagusian, LOZET elkartearen zezensuzkoen aurrean azken aldiz lasterka egiteko. 

Erlazionatuak

Su artifizialak Andatza plazan

Txintxarri Aldizkaria uzt 01 Gizartea