Palestinaren egoera salatu eta bere inguruan dauden herrialde arabierrek Yemen, Iran, Siria eta Libano pairatu dituzten eraso sionisten aurkako manifestazioa izan da gaur Lasarte-Oriako kaleetan zehar. Ibaitik itsasora, Palestina askatu lelopean egin da ekimena. Pankartaren atzetik, Palestinaren bandera zuten bi zerraldo eraman dituzte herritik eta, besteak beste, Palestina askatu oihuak entzun dira bidean zehar. Okendora iristean, bideo modura atxikia ikusi daitekeen manifestua irakurri dute.