Goiz eguzkitsuaz gozatzeko hamaika aukera izan dira

Txintxarri Aldizkaria 2025ko eka. 30a, 15:00

Azken eguneko goizean, ekitaldiz ugari egin dira. Bero izugarriari kasorik egin gabe, pilota txapelketako finalak jokatu dira, eta haurrek Isla Plazan jarritako parkearekin gozatu dute.  

Pilota txapelketa hiru final jokatu dira; Benjamin, Alebin eta Infantil kategoriatakoak, hain zuzen ere. Loidibarreneko frontoia toperaino beteta zelarik, norgehiagoka itzelak ikusi dira. Azkenean, honako hau izan da lehia horien emaitzak: 

  • Eñaut Suberbiola eta Aiur Jauregi 16-07 Gari Lasa eta Liher Oliba (Benjaminak). 
  • Amets Sanchez eta Peru Azkarate 18-11 Unai Olazabal eta Alain Polvorosa (Alebinak). 
  • Oier Jauregi eta Eñaut Huizi 18-8 Ekhi Maiz eta Irai Jauregi (Infantilak). 

Pilotak pilota, etxeko txikienek haur parkeaz gozatzeko aukera izan dute, Isla Plazan. Zenbait tailer egiteko aukera ere izan dute; hots, kozinatzeko eskulanekin. Eguzkitan egindako bero itzelagatik, haur askok globoekin eta urarekin jolasten aritu dira, puzgarrietan aritu bitartean.